Zenbakiak beste kultur batzuetan

2011/05/14

Morenaments programa

Hona hemen Morenaments programarekin egindako mosaikoa ( Ander Alonsok egina, nire semea)

IMAGINARY begirada matematiko bat

"Hau ez da limoi bat (Irudien traizioa)", horrelaxe dio erakusketaren posterrak.




Irudi hau ikustean, ziur aski hau pentsatu dugu denok. "Hau limoi bat da". Baina limoi bat bada, zergatik ez du usainik eta zaporerik? Zergatik ez du pororik edo orbanik? Argi dago hau ezin dela limoi bat izan!
Ez horixe, irudi hau ez da limoi bat baizik limoi baten eredu matematiko bat, limoiak duen formaren propietateak hobeto ulertzen laguntzera diguna...
Hori guztia, matematikaren "poesiaren zatia da. Ekuazio aljebraikoen bidez, gainazal ederrak sor ditzakegu, gure pentsamenduak gure buruko ezin pentsatuzko txokoetara eramaten dituztenak. 
(testu hori erakusketako panel batetik hartuta dago) 

Erakusketa bi aretotan antolatuta dago:

1. aretoan: erakusketa bera eta hainbat arbela digital programa informatiko batzuk erabiltzeko (Surfer, Cinderella, Morenaments, 3D_XplorMath eta jReality) Informazio gehiago nahi izanez gero: hementxe.

Bai irudiak, baita irudien ondoan dauden testuak ere zoragarriak dira. Hona hemen hainbat argazki eta hainbat hitz, Aljebra eta Geometria ikasteko aukera ezinhobea daukagu erakusketa honekin.



Irudi gehiago ikusteko: galeria
galerie

Zer da ekuazioa?


Ekuazioa, zalantzarik gabeko izena

Erakusketan dauden irudi guztiek izena dute. Izena zeuk jarri behar bazenie, zer izen hautatatuko zenuke? Zer izen uste duzu jarriko zenuela beste pertsona batek? Galde ezazu!
Baina, aurkituko al dugu irudiei izena jartzeko modurik, zalantza sortzen ez duenik? Matematikan, horien ekuazioak jarrita konpundu da hori.

Ekuazio bakar batek irudi oso zehazten du, horren puntu guztiak, kurba guztiak, are zulo guztiak, tolesdura guztiak eta punta guztiak. Horiek ekuazioan bilatzen ikastea geratzen da soilik, edo marrazten jakitea. Idazten irakasten dizutenean bezala gertatzen da: hitz bat akatsik gabe idazten duzunean, mundu guztiak ulertzen du.
Gainera, ekuazioa berdin idazten eta interpretatzen dira nonahi, Matematikaren hizkuntza unibertsala delako, musika-partiturak bezala. 
(testu hori ere  beste panel batetik hartuta dago)

2. aretoan: SOMA kubo handi bat lortzeko, pentaminoekin jolasteko, hainbat bola Pylos jokuan aritzeko eta hiru ordenagailu lehen aipatutako programak erabiltzeko aukera izango duzu. Horretaz aparte, Dimensions dokumentala ikus dezakezu.

Horretaz aparte, hementxe duzu erakusketarako gida (ikasleei zuzenduta hainbat jarduera aurki dezakezu).

Erakusketa zoragarria! Etor zaitez eta gozatu! Ez zara damutuko!



2011/05/09

Mosaikoak


Hona hemen SkechtUp programarekin egindako mosaiko batzuk:




2011/05/06

Pianoa jotzen

EL PAIS egunkariak astero problema bat proposatzen du, oraingoan aurkezten dizut El piano gigantesco izenburuko problema, hona hemen egunkariak argitaratutako bideoak (enuntziatua eta ebazpena):





Problema horren ebazpena bidali nuen egunkarira, nahi izanez gero bidalitako ebazpena hemen ikus dezakezu.  Horretaz aparte, ebazpena simulatzeko Geogebra progamarekin applet hau egin nuen, mugitu t irristailua eta bakoitzean zein tekla jotzen den  ikusiko duzu (erainkutza honen azalpena ere bidalitako dokumentuan agertzen da).


Sorry, the GeoGebra Applet could not be started. Please make sure that Java 1.4.2 (or later) is installed and active in your browser (Click here to install Java now)

Aurreko problemak ikusi nahi izanez gero: hementxe
Anima zaitez lehiaketa honetan parte hartzera!

Mi lista de blogs

Seguidores