Zenbakiak beste kultur batzuetan

2011/04/01

Egutegi matematikoa

Iaz Matematika-tailerrean (2.DBHn), egun batean argazkiak ateratzera joan ginen institututik gertu , argazki onenekin egutegi bat egiteko asmoz. Horretaz aparte argazkiak komentatzeko eskatu nien ikasleei: izenburua ipini, eduki matematikoak zehaztu... (ikusi blog honen 3. sarrera).

Hona hemen egutegiaren beste bertsio bat, Glogsterrekin egindakoa. Ikasleen bertsioa argazki denda batean egin genuen. Ikasle bakoitzari bat opari nion (7 ikasle baino ez ziren), eta oso pozik hartu zuten. Oso esperientzia polita izan zen, berriro egiteko modukoa.



No hay comentarios:

Publicar un comentario

Mi lista de blogs

Seguidores