Zenbakiak beste kultur batzuetan

2009/04/24

Blind-date

Ondoko bideoan ikus dezakegu Pi eta e zenbakien arteko elkarrizketa, oso irrazionala da!
Erderazko itzulpena: hemen


2009/04/15

Loreak

















Jarduera:

Ondoko argazikia begiratuta:

1.    argazkia deskribatu.

2.    izenburu bat ipini.

3.    zein eduki matematiko ikusten duzu bertan?


Matematika, non eta Bilbon!


Hona hemen nik egindako aurkezpena: http://docs.google.com/Presentation?id=dfjb97d8_2f2fgxngp


Argazkigintza matematikoa

     IRUDIEK ETA ARLO BISUALEK GERO eta eragin handiagoa dute gure kulturan, eguneroko bizitzan eta gizartean. Hori guztia dela eta, argazkigintzak daukan eta izan dezakeen balio didaktikoa ukaezina da; matematiken irakaskuntzarako oso tresna erabilgarria da.

     Gure ikasleak ohituta daude matematikak gauza abstraktu gisa ulertzen; ikasgelan sartutako eta errealitatetik banandutako zerbait balira bezala ikusten dituzte matematikak. Baina matematiken ikasketa moztuta geratzen da, ikasleek ez badute ulertzen abstrakzioa mundu errealetik sortzen dela eta bertatik datorrela mundu matematikoa, eta ez badute asmorik berriz ere mundu horretara itzultzeko, tresna erabilgarria den aldetik. Hori dela eta, oso garrantzitsua da matematiken ikasketa errealitatearikin kontaktuan garatzea. Eta horretarako, argazkigintza matematikoa oso egokia da. Argazkigintzak begi matematikoekin begiratzen laguntzen digu, baina kontzeptu eta emaitza matematikoak ulertzen eta interpretatzen ere laguntzen digu.


Testu hori Santiago Fernández, Raúl Ibáñez eta Goyo Lekuonak egindako gida didaktikotik hartu dut (Pilar Morenoren Ikusi makusi... eguneroko geometria izenburua duen lanarena).
Pilar Morenoren hainbat erakusketak ikus ditzakezue divulgamat aldizkari birtualean.

      Gonbidatzen zaituztet horrekin zerikusia duten proposamenak argitaratzera.

Mi lista de blogs

Loading...

Seguidores